XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lagundu entzun eban Unaik. Beheragotik etorren zarata zan. Norbait zuloan egoan. Morraletik soka atara eta gizonari bota eutson, baina ataratzeko tiratu aurretik, - Nor zaran eta zertan ibili zaran hemen esan arte ez haut atarako, -esan eutson Unaik.

- Nik ardiak ilundu arte eduki nahi nebazan hemen, iluntzean inor konturatu barik etxera eroateko, -esan eban mutilak dardaraz eta bildurtu itxuraz.

- Zulotik atarako haut, baina gero herrira joango haz segituan -erantzun Unaik.

- Bai, bai, atara hemendik.

Goian zanean konturatu zan Lapurketako mutila zala, tranpazale fama eukan familia batekoa. Eskuak ondo lotu eta herrira eroan eban. Ardiak, barriz, larrean itxi ebazan bedarra jaten.

Zortzi eta erdiak ziran herrira heldu zanerako. Meza amaitu barria zan eta danak, ardiak hiltzen ebazan ustezko otsoaz ari ziran berbaz.

- Hemen da zuen zorioneko otso hori. Gure ardiak ostuten topatu dot, -esan eban Unaik barreka eta egin ebanaz harro.

Danak harriturik, Unairi musuak emoten hasi ziran eta Unai herriko ausartena eta indartsuena sentitzen zan. Handik aurrera ardiengana joaten zan bakotxean, Baltzolako baserritarrak gaileta, opil eta antzekoak emoten eutsiezan esker onez.